LAPURDI 1609
NESKEK
HANKAK ERAKUSTEKO EZ DUTE BELDURRIK: DANTZAN, SAN JUAN SUA SALTATZEAN,
AKELARRETAN, ALAITZEK,...
INGUMAK
ERAMAN DITZALA ETA HOLAKO ESALDIAK SARTU
1. KAN. Plaza - EGUN
- 1576. urtea. Sara. – Hau azalduko da beheran plaza ikusten
dela fondoan musikaz, dena.
Alaitzen AMONA postean lotuta dago. FUNTZIONARI 1 tabladuan
zerbait letzen ari da ixkin batean aurrean dagoen jendeari, baina ez da
entzuten. Plano orokor batean ikusten da hau dena.
Alaitzaen amona sendo dago aurrera begira, publikoa dago
aurrean. Haur bati begira dago.
Haurra Alaitzen ama da umetan.
Alaitzen amaren ondoan GIZON 1 negarrez dago histeriko xamar.
GIZON 2 -k eusten du. Negarrez ari den tipoa barkamena eskatuz
bezala ari da, eskuak luzatuz etab.
Aldamenean neska txikia dago, serio, postean duen amari begira.
BERDUGOA suarekin gerturatzen da postera.
GIZON 2,
besteari helduaz, postera begira dago.
GIZON 2
Marik argi dezala Larrun iluntasunetik.
Haurrak Gizon 2 ri begiratzen dio esaldia entzuten duenean.
Malkotan negarrez dago.
Postean dagoen Alaitzen amonak, atzera begiratzeko burua
altxatzen du. Han GIZON 3 (Maisua gaztetan) dago kaputxakin tapatua.
Berdugoa aurrean jartzen zaio sua emateko, AMONAK begiratu eta
txistua botatzen dio gorrotoz. Berdugoa sua emateko makurtu egiten da.
Alaitzen amonak haurrari begiratzeko burua jiratzen du publiko
erdira, malkoz dago.
Haurrak
sutan Ama berari begira ikusten du.
Haurraren
aurpegian sua isladatzen da.
FUNDIDO
1609. URTEA
2. BAR. LANTEGIA - GAU
IXILLE/BERRITXU/LENBUR1/LENBUR2/LENBUR3
Sua
dagoenean lehen planoan, EAL aurkezten du.
Langileak
fondoan lanean, Lapurdi 1609, Inkisizio Plana.
1.1.
Plano detalle.
Sua. Aurreko
eszena suakin amaitzen da. Hau suakin hasten da, beraz: sua bakarrik ikusten da
haseran. Zabaltzen doa planoa labea pixkat ikusi arte. Olagizonak burdin batez
ikatza mugitzen du.
1.2.
Plano orokorra(karaktereekin).
Burdinola barneko ertz ezberdinetatik.
-
LENBUR
3: Su ondoan agoa lantzen.
-
LENBUR
2: Burdin gorria lantzen gabian.
-
LENBUR
1: Gabian erritmoa jartzen.
-
Ixille:
horma ertzean lo egongo da.
-
Berritxu:
mugimenduan.
3.BAR/KAN. Jauregiko egongela/leihotik
begira. GAU
BAILEREN FAMILIA//3 SOLDADU
Egongela ilun dago.
Lurrean dagoen argia leihotik sartzen da. Leihotik kanpoko argia
ikusten da, bare bare. Bertatik harri bat sartzen da kristala hautsiaz.
Etxe barnean beste gela batetik, argi bat hurbiltzen ari da.
BAILEA egongelan sartzen da argiakin.
Harria argitzen du eta ondoren leihora doa. Bertatik begiratzen
du eta soldaduak ikusten ditu behean, kanpoan mugimenduan. Bi hasieran eta gero
hiru, elkarturik noraezean. Gora begiratzen dute, Baileri begira daude.
BAILEAREN EMAZTEA atzetik hurbiltzen zaio. Eskuak ahoan jartzen
ditu. Silvi eta Garai haurrak gerturatzen dira jauntxo senar emazteen ondora.
Baileak Garai hartu eta besarkatu egiten du buelta emanaz.Sivik bera
besarkatzen du, Emaztea ere bai. Harria ikusten da lehen planoan amaitzeko.
3. KAN. Alaitzen etxea. GAU
ALAITZ/XUBAN/AMA
Harri txiki batzuk ikusten dira. esku batek batzuk hartzen ditu.
Xuban etxe ondoan dago eta bi harri botatzen ditu. Ama ateratzen
da lehiora eta Xuban ezkutatu egiten da. denbora batean beheran egoten da
ezkutatua eta ama lehiotik begira. Ama sartu eta Xubanek burua ateratzen du.
Berriz behera jeitsi eta pentsatzen egoten da pare bat segundu.
Lehen planoan gorputzana. Harriak utzi eta eskuak elkartuz,
ontzan soinua edo egiten du.
Etxea ikusten da gertugotik, azpitik ontzan soinua aitzen
delarik. Alaitz lehiora ateratzen da bat-batean bezala. begira egoten da eta
korrika joan egiten da lehiotik. Atea zabaldu eta Alaitz ateratzen da korrika.
Atea zabalik geratzen da.
Xubanen atzetik (lehengo plano zabaletik) Alaitz gerturatzen eta
Xuban burua ateratzen ikusten da. Alaitz gainera saltatzen zaio.
ALAITZ
Xuban!
Xuban lasaitzen saiatzen da Alaitz.
XUBAN
Alaitz! Alaitz!
Alaitz
muxukatzen hasten zaio.
Kamara
etxera altxa eta gerturatzen da. Ama azaltzen da atean. Begira egoten da. gero
buelta eman eta etxean sartzen da atea irekita uzten duela. Barnean argia
itzaltzen da.
4. KAN. Merkatua – EGUN
SEME/ALAITZ/IXILE/BERRITXU/JAUNTXOAK/BARMAN/MOZKORRA/
10
MILIZIA/SALTZAILEA/EROSLEA/FREDI TA
SILVEIRA/IRAOLA/TXIMISTA/URBOTALEA/ESKALEA/2 HAUR LAPURRAK
** MERKATUA: Famili gehienek autarkia, nahiz eta
ezinezkoa izan osoki. NORTE ETA SUR, se intercambian. N: egurra, animaliak,...
S: cereales, vino, aceite. Posturen batean hauek. Arropa hoberenekin denak.
EUSKAL
MAKILA BORROKA
Ixille, Berritxu, Seme eta Alaitz merkatuko kalean gora doaz. Jende
artean nahasten dira. Aurrera doaz jende artetik. Iraola, bola batzuekin
malabareak egiten ari da. Alaitzek begiratu egiten dio aurrera doala.
Merkatuan saltzaileak eskaintzak egiten ari dira. Bakoitzak
berea saldu nahi du.
“Arrain zaharra dago, bakailu zaharra eta balea” puska haundi
usteldu antzekoak. Elbiak inguruan?. Hoien artetik doazela, pasaeran Ixille
bertakoekin hasten da hizketan, oinez geratu gabe.
IXILLE
Sentitzen dinat magmuasel, baina elizak arrain usteldua
debakatzen zidan.
SALTZAILEA 1 (BEDAT)
Sorhaburuko Enekoitz. Infernura erortzen haizenean, hi berriz
begien aurrean ez ikusteko, denok zerura ihes egin beharko diagu.
EROSLEA 1 (DIANA)
Aitaren berdín - berdina dun.
SALTZAILEA 1 (BEDAT)
Ez emakumea. Hark beretzat bazen ere, pentsatu egiten zinan.
Honek horretarako ere ez din balio.
Aurrera
doala besteekin.
IXILLE
Atsoak! Ez zaitezte horrenbeste arrimatu, elkar pozoinduko
zarete eta.
Askok, ongi etorria emateko Xuban geratzen dute. Bizkarrean
kolpeak etab.
Aurrera doazela, alboko etxe batetik arrain ustelak eta ura
botatzen ditu lurrera Diustegi ANDREAK. Jendea begira edo kexaka jartzen da.
Alaitz,Xuban,Ixille eta Berritxuren aurrean, postu batean, Aigne
eta Aratz haurrak, frailez jantzita lapurretan ari dira. Bata bestearen
gainean, sotana batez estalirik. Kaputxa daraman Aratz goia doa. Goiri
SALTZAILE 2 AK opariak egiten dizkio, burua makurtuta.
Alaitz eta hiruak albotik pasatzen zaizkio. Beheko umearen eskua
argi ikusten da sotanatik atera eta gauzak sartzen.
IRAOLA pasatzen da jende tartetik aurreraka bolekin etab.
“malabareak” egiten.
FREDI eta SILVEIRA daude postu batean bata bestearen aurrean.
Erregearen aurka hitzegiten edo euskal erlijioaz edo nahi dutenaz hitzegiten.
Hauek hizketan ikusten dira urrunetik beraiek pasa arte.
Miliziako 2 SOLDADU goraka pasatzen direnean, gaiaz aldatzen dute. (– eguraldi
ona. –ez, ezi dik ona egiten, ezertan ez dira ados jartzen, nahita edo nahi
gabe ere.)
Gero berriz lehengo gaira itzultzen dira Alaitz eta hauen
pasaeran.
TXIMISTA dago postu batean.
TXIMISTA
Paris haunditik etorri naiz zuek salbatzera
(frantsezez).
Ez izan beldurrik eta hurbildu
andreak.
Liburuak, arimaren argitzeko jakintza. Eliza basatiaren aurkako
liburuak. Erosi Babiloniako prostitutaren aurkako liburuak. Ez saldu zuen burua
Frantziako Erregeak bezala. Erosi Fraticellien idatziak. Kataroen bizitza.
Santu Grialaren benetako historia. Calvinoren jarraitzaileak. Gerturatu.
Ondoko
postuan erosten ari zen emakume batek buelta eman eta pasaeran Tximistari esaten
dio.
EROSLE PASAERAN
Hoiek apaizentzat. Hoa etorri haizen lekura. Hemen ez diagu
jauntxo eta apaizen beharrik.
NESKA GAZTEA PASAERAN
Hemen ez daki inork irakurtzen. Eta
gutxiago hizkuntza arrotz horretan, edo frantsezez, edo gaskoiez???
TXMISTA
Eguzki loreak, erosi eguzki loreak,
ez utzi elizari zuen usadioen jabe egiten. Gerturatu eta entzun Mariren hitzak.
Xuban, Elosua gizonarekin geratuta dago keinuka hizketaldian.
Alaitz tximistari begira dago, albotik Aigne eta Aratz pasatzen zaizkio
korrika, atzetik ‘lapurrak’ builak entzuten dira.
Merkatuko jendearen artetik, aurretik, bidea irekitzen ari diren
Milicia 6 SOLDADU datoz.
Bi haurrak aurrera doaz. Miliziaren albotik pasatzen dira
korrika. Miliziak ez die kasu egiten eta aurrera jarraitzen dute. Alaitzengana
datoz zuzenean, Alaitzek Xubani keinu betez miliziaren berri ematen dio.
Xubanek buelta eman eta begira jartzen da. Beraien aurrean, Milizia Tximistarengana
joaten da. Atxilotu egiten dute.
Miliziaren atzetik datoz Urtubi eta Bailea jaunak. Tximistaren
mahaia begiratzen dute.
URTUBI
Eraman eta erre dena.
Dena garbitzen dute ti-ta batean. Urtubik Xuban ikusten du.
Bailea miliziarekin geratzen da eta Urtubi Alaitz eta beste hirurengana
gerturatzen da. Ixille eta Berritxu ikusten ditu eta aserré begiratzen die
hauei.
IXILLE
Berriz ere berandutu zaiguk. Lanera joan beharra zeukeagu.
Xubanengana
gerturatzen da Ixille, baju hitzegiten dio honi.
IXILLE
Axerienean eongo
gaittuk.
Berritxu eta
Ixille merkatuan gora galtzen dira.
URTUBI
Jesus, Jose eta
Maria, gizon bat egina etorri zara Erroma aldetik. Nola aurkitu duzu herria
bueltan, Xuban?
Xuban
Erlijio kontuak aldatu direla ikusten dut hemen ere. Oraindik
gogoratzen dut nola oparitu zenizkidan horietaok ale bana Erromara joan
aurretik.
URTUBI
Guda hoietan gure borondatea argi erakutsi beharra daukagu.
Semeri
gerturatzen zaio.
URTUBI
Hobe etsai baino eliza lagun izatea.
Berrio biei.
URTUBI
Baina, ezin kexatuko gara.
Donostia eta Bilboren bitartez, gero eta burdin gehiago ematen
ari gara Ingalaterra eta mundu berrira. Zilarra ere erruz dago ekartzeko...
ikusten duzu, lanez gainezka.
Zure aitari ere esan nion, arrantza utzi eta trukean erabat
gurekin hasteko. Baina hor dago, ez aurrera eta ez atzera, zalantzan. Ea zuk
argitzen laguntzen diozun.
Baina orain lagunekin ikusten zaitut eta lasaiago hitz egiteko
aukera izango dugu.
Uste dut dantza bat baina gehiago egin beharko dituzula
erromerian. Ondo ibili.
Urtubi jauntxoak Xuban utzi eta Alaitzi begiratzen dio. Hau,
EMAKUME ESKALEARI begira dago.
ALAITZ
Sentitzen dut, ez dut ezer.(eskaleari)
ESKALEAK Alaitzi sinesten diola esaten dio irrifarrez burua
mugituaz.
Urtubi joan eta dirua ematen dio. Alaitz eta Suban badoa bestes
lagun batez. Atzera begira doa Alaitz.
Eskaleak Urtubi ri eskerrak ematen dizkio eta Alaitzi begiratzen
dio irrifarrez.
Urtubik, Eskalea Alaitzi begira dagoela ikustean, Alaitzi
begiratzen dio. Hau badoa Eskaleari begira irrifarrez. Ondoren Urtubi jauntxoari begiratzen dio,
eta hau berari begira ikusirik, serio jartzen da Alaitz eta buelta ematne du
eta besteengana joaten da pauso batzuk azkar emanaz. Bailea pasatzen da
Urtubirengana, Xuban eta besteen ondotik.
Iraolak geratu egiten du Bailea, aurrean jarri eta bidea
moztuaz. Bolekin bere jokoa egiten ari zaio. Bola bat oso gora botatzen du eta
Bailea ari begira jartzen da, alai. Iraolak poltsikoko diru poltsa lapurtu eta
poltxikoan sartzen du. Poltxikotik beste bola bat atera eta jarraitu egiten du
bere jokoa, Baile atzean utzita.
Taberna paretik pasatzean, kanpoan daude Errekart
MOZKORRA,- jauntxoekin mobida eukikouna- ta Ozaita tabernako nagusia ta
Berritxu ta Ixille.
OZAITA BARMANA
Erroman ikasten egon denez etab. Pixkat jexteko eta lanean
hasteko (IOSUK asma dezala.
XUBAN
Biltzarra zeok gauean. Nahi baduk han emango diak ongi etorria.
BARMAN
Ezin duela lana dula ez beste batzuk bezala.
Ixille eta
Berritxuri.
XUBAN
Itsas kabin ikusiko gaituk.
IXILLE
Tarteren bat egingo diagu.
Ixillek Xubani sorbaldan kolpe bat eman eta Berritxurekin
tabernara sartzen da. Ixillek Ozaita lepotik hartu eta taberna barrura sartzen
du txantxa batean.
Merkatuan amaierara iristen ari dira Alaitz eta Xuban.
Txapartegiren artisau postura iritxi dira. Xuban eta Alaitz geratu egiten dira
bertan.
XUBAN
Arratsaldeon Txapartegi.
TXAPARTEGI
Hara. Mediku berriaren iritxiera entzuna nian. Eta dirudienez ez
duk gezurra.
XUBAN
Zer moduz gauzak? Ikasle jarraitzen al duk?
Irrifarrez.
TXAPARTEGI
Kontuz esaten duanarekin, ofizial baten aurrean hago eta. Laster
iritxiko nauk maixu izatera.
Xubanek mahaira begiratzen du, saltzaile dagoela gogoraraziz.
XUBAN
Ez duk itxura haundirik.
TXAPARTEGI
Denok eginiko lana, denok saldu behar. Badakik zaharraren
kontuak. Berak ere goiz osoa hementxe pasa dik. Tratuak egin dizkik
nekazariekin eta nahiko ardo diagula esanez joan duk barrura.honezkero gehiena
edana izango dik.
Agurtu
ondoren Txapartegi, merkatutik irten eta tailer moduko batean sartzen dira
jende atzean utzi dutelarik.
5. BAR. Axpe maisuaren tailerra – EGUN
AXPE/ALAITZ/SEME/2 LANGILE
Xuban eta
Alaitz Axpe maisuaren tailerrean sartzen dira. Maisua hausnarketan dago eskuan
basoa duelarik ardoz, ikitua dago, baina serio egoteko gai da. hala ere
mugimendu baldarrak ditu, zerbait bota altxatzean etab.. Lanean Aprendistegi
eta Garibi ofizialak daude.
AXPE
Mila olatu. Ingumak eraman ditzala nire begiak ikusten dudana
egia ez bada.
Besteek irribarre ixil bat egiten dute elkarri begira alaitasun
aurpegiz. Semek agur keinu bat egiten die irrifarrez langileei. Hauek itzuli
egiten diote.
AXPE
Nola zeudek Erroma aldean gauzak. Bukatu al dituk egin beharrak?
XUBAN
Erroman gauzak lotsagarri, maisua. Nekazariak miserian dauden
bitartean, elizgizonak beren aberastasunak lotsarik gabe erakusten dituzte.
Horiekin akabatu beharra dago.
Bestalde, bukatu ditut hango kontuak, medikuntzarako etorkizuna
bertan utzi dut aita santuaren aldamenean.
ALAITZ
Baina zure aitak zer esango du?
XUBAN
Bai Alaitz. Bukatu dira kontu hoiek. Nire bidea Axpe maisuaren
hitzek argitu zuten aspaldidanik. Orduan konturatu ez banintzan ere, orain bai.
Eta horretarako etorri naiz, maisua. Gauean bilera egingo dugu Itxas Kabin. Han
hitz egingo dut argi.
AXPE
Ikusten diat lanak egin dizkian bakarra ni ez naukela izan.
Argitu dituk barneko iluntasunak eta hire hitzik entzun beharrik etzeukeat hori
ikusteko. Arro negok hitaz Xuban.
Oinez hasten
da koadroak dauden gelara.
AXPE
Orain, nire lana bukatzen lagundu behar didazue.
Xuban eta
Alaitz Axperen atzetik doaz aldameneko gelara. Honek margoez beteriko gela
erakusten die. Xuban eta Alaitz margoak ikusten hasten dira banaka.
Margoen
deskribapena:
1.
Portuan;
langileak erosten dituen gizon bat altuan dago. Atzean untzia dauka. Armak,
kaxak merkantziakin, konkistatzeko prest lur berriak.
2.
Itsasontzi
barruan. Lur berria ikusten delarik. Kapitaina goran dago eta langileak behean.
Denak kapitainari begira daude. armak...
3.
Sarraskia.
Kanpandorrea, kanpaia jotzen. Lurrean jendea hilda, denetik. Hondartzatik
datozenak tiroka, ezpatakin,...
4.
Urrea,
zilarra, eta merkantzia ugari itsasontzira igotzen, lurrean gorpuak.
5.
Hondartzatik
arma batekin dagoen indigenak tirokatzen du barku atzetik barkura. Barkuaren
atzean dagoen tipoa itsasora erortzen da besoan jo ondoren.
6.
Gaua,
izarrak, ez da ilargirik. Itsasoa bare eta gazte bat ohol bati helduta
bakarrik.
7.
Gora
begira gorpua bezala tipoa itsasoan. Arrantz untzi baten batelak uretatik
ateratzen, oraindik bizirik.
AXPE
Erretzea besterik ez da falta.
Xubanek
denak ez ditu ikusten, hau esatean Axpek, Xubanek buelta ematen du. Alaitz
denak ikusten doa banaka. Haurrak eta hilda dauden kuadroan geratzen da. Eta
Alaitz horri begira dagoela esaten du Axpek bere esaldia. Xubanek erantzun
egiten du eta bera begira geratzen da.
XUBAN
Nola erreko dituzu, bikainak dira. Hau baino exkaxagoak mila
ikusi ditut Erroman. Nola erreko duzu zure bizitza guztiko lana.
AXPE
Ez duk ulertzen seme. Honengandik ihesean etorri ninduan ona.
Orain hor zegok, atera diat barnetik, eta erre egingo dizkiagu oraintxe.
Alaitz
ikusten hasten da.
XUBAN
Baina... maisu...
ALAITZ
Nor da gizon hau?
Alaitzek galdetzen du. Biek begiratzen diote harriturik.
Axpe gerturatzen da eta begiratu egiten du lehen margo lana.
AXPE
Marinel arroak ginan eta arrotasunez saltzen geninan geure
burua. Denek bazekiten inguruko itsasgizonik hoberenak ordaintzeko, diru asko
beharko zutela. Gure indarra erosi zuen gizona dun hori, haseran hori uste
genuen behintzat. Besoak bakarrik saldu genituela pentsatu geninan.
6. KAN. BELAZA - EGUN
ALAITZ/XUBAN/AXPE
Margoak pilatuta eta sutan daude. Axpek baditu batzuk eskuetan
oraindik. Alaitzi ematen dio eta honek sutan jartzen ditu. Bat ematen dio
Alaitzi maisuak. Maisua edana dago, baina gutxiago.hala ere euforiko xamar
azaltzen da sutara botatzean kuadroak.
ALAITZ
Zergatik daude kanpaiak mugimenduan?
Xubanek begiratu egiten du. Kuadroan gorpuak daude eta dorretxea
duen txabola bat dago. Hilotzak daude non-nahi. Itsas-gizonak bertakoak akabatzen
ikusten dira.
Xubanek Alaitzi begiratzen dio eta tonu bajuagoan erantzuten
dio.
XUBAN
Hil kanpaiak dira Alaitz.
Alaitzek
Xubani begiratzen dio.
ALAITZ
Norengatik ari dira jotzen?
XUBAN
Guztiengatik.
Sutara begira Axpe.
AXPE
Inor ez da uharte bat, bere baitan osoa. Norbera, lurraren zati
bat da. Itsasoak lur zati bat eramaten badu, lur guztia murrizten da.
Azkena
jartzen du sutan.
AXPE
Gizon emakume ororen heriotzak murriztu egiten gaitu, gizakiari
lotuak bait gaude.
Beraz Alaitz, inoiz etzan galdetu norengatik jotzen dinaten
kanpaiek. Hiregatik jotzen ari bait ditun.
7.KAN. ERROMERI PLAZA - GAU
URTUBIKO FAMILIA/BAILE
FAMILIA/ERROMERIA
Urtubi eta Baile jauntxoen familiak erromerian dabiltza gustora
bost umeekin jolasean eta zintzotasunean, maitekor etab. Baile jauntxoa
etortzen da eta Urtubi eta biak hizketan familiengandik urruntzen dira
eskoltaz.
8. KAN. KALEA - GAU
URTUBI/BAILEA/ZAINDARIAK/MARI
LARRART/2 BIKOTE/ERREKART
Oinez aldenduz doaz kale bakarti batera iritsi arte. Kalean
behera jarraitzen dute.
BAILEA
Merkeago nahi dute. Eskaintza hobeak ba omen dituzte.
URTUBI
Ingelesen burdina haizeak ere okertzen du. Merkeago,... egurra
ere ezingo izango dugu erosi.
Oinez doazela beraien zerbitzariak atzetik dituztela, Zubietako
biuda ikusten dute beltzez jantzia leku ilun batean exeria. Dantzaldiari begira
dago. Irrifarre batez, bera ere dantzan ibiliko balitz bezala.
URTUBI
Zer, Mari Larrart, ez al zara dantzara ausartzen?
MARI LARRART
Ezin dut jauna, zer esango du jendeak. Senarra orain dela
urtebete hil zitzaidan.
Urtubi,bailea
eta bi zerbitzariak aurrera doaz.
URTUBI
Dantzari bikaina zarela, zer esango dute ba.
Urtubik eta baileak aurrera jarraitzen dute. Mozkorrak ikusten
dituzte beraien aurrean.
URTUBI
Utzi nire esku. Nik hitzegingo dut
beraiekin.
Laukote bat dago, nahiko mozkorrak daude. Errrekart bestearen
zakila bataiatzeko itxurak egiten ari da bestea pixa iten ari denean. Ardoa
botatzen dio eta:
ERREKART
Ego te baptizo.
PETRI EMAKUMEA
Ene, gure gizon hau paradisura badoa, astoak ere atea libre
izango dinate.
Algaraka mozkor laukotea.
Tabernara heltzen ari dira Urtubi eta bailea eta beraien bi
zerbitzariak. kanpoan dagoen errekartek baso bat ardo botatzen dio Urtubiri.
ERREKART
Zein traketsa naizen. Barka beza berorrek, ardo jauna, holako putre batekin alperrik galdu dudalako berorri.
Jauntxoen bi
zerbitzariak Errekartengana joaten dira.
URTUBI
Ez dadila biharamunik gabe esnatu.
Kolpatu
egiten dute zerbitzariek. Baileak ausart dirua botatzen dio gainera.
BAILEA
Ez haut nire lantegietan gehiago ikusi nahi.
Berriro ere oinez jarraitzen dute Jauntxo eta bi zerbitzariek.
URTUBI
Hauek dira zure langile arriskutsuak.
BAILEA
Atzokoa ez zen larria izan, egongelara bota zutelako. Baina ez
nuke pentsatu ere egin nahi haurren gelara bota izan balute zer gertatuko zen.
Urtubi pauso
bat aurrera dago. Aurrera begira.
URTUBI
Zurekin ados nago. Ez du berriz gertatu behar.
TRANSIZIO PLANOA ITSAS KABI KANPOTIK
Itsasoa ikusten da bizi ahal bada. Eta kobazulo bat dago arkaitzean, argi
bat ikusten da bertan. Hendaia.
Hau bilera hasiera bezala eta amaieran ere sartuko da.
9.KAN. Bilera Itsas kabin – GAU
XUBAN/ALAITZ/JAUREGIBERRI
ETA GOITINIZ J.FEUDALAK/AITZBITARTE ETA OLASO/IXILLE/BERRITXU/AXPE/BIDART/JOANES
Xuban eta Alaitz koba barrura sartu dira. Barnean beste denak
daude eztabaidan. Xuban eta Alaitz biltzarrera gerturatzen ari dira. Eztabaida
ikusten dute, Joanes, Jauregiberri eta Goitinizen artekoa.
GOITINIZ
Ez dik etorri nahi eta hi bidali hau ordezkari.
JAUREGIBERRI
Hamaika borroka egin dizkiagu elkarrekin eta ez diat uste hau
merezi diagunik. Diruaren usainak ez al zian ...
Xuban eta Alaitz borobilera iristen dira. Xubani Ansoain eta
Abainzak kasu egiten die lagunkor. Jauregiberriri moztu egiten dio.
XUBAN
Kontuz esatera hoanarekin.
Denei
begira.
XUBAN
Biltzar hau nik deitu diat, eta nire aita ez duk gonbidatua
izan. Hemen ez dik inork bera ordezkatzen.
Beraz, ... pakean utzi Joanesi.
GOITINIZ
Ez gaizki ulertu Jauregiberriren hitzak. Kanpoan egon haiz eta
gauzak asko aldatu dituk. Pozten gaituk hi berriz ere geure artean hagoelako,
baina urduri xamar zegok giroa.
Xubanek
burua jeisten du Goitinizi begira.
JAUREGIBERRI
Gauzak asko aldatu dituk, baina gure arbasoen ohiturak
zikintzeko arrazoirik ez diat ikusten.
Alaitzi begiratzen dio Jauregiberrik.
Ixiltasuna.
XUBAN
Beste inork ezer esateko ez badik, Alaitz gaurko biltzarraren
partaide izango duk.
Xubanek
Jauregiberriri begiratzen dio zuzenean.
XUBAN
Eta ez diat uste Jainkosa Mari gurtzen ziaten hire arbasoek,
Alaitzekin inongo arazorik izango ziatenik.
Ixille eta Berritxu iristen dira multzora. Xubani kolpe bat
ematen dio Ixillek eta bere ondoan jartzen dira. Berritxu Alaitzen ondoan
dago.
IXILLE
Ezin izan diagu lehenago lantegia
utzi.
Denak elkarri begira ixilik geratzen dira.
IXILLE
Zerbait galdu al dugu?
BIDART
Denak baldin bagaude, has gaitezen.
Aitzbitartek
olasori baxu hitz egiten dio.
AITZBITARTE
Ez diat ikusten Larraun.
BIDART
Zerbait esateko baduk, esan ezak ozen, denak entzuteko moduan.
AITZBITARTE
Ez diadala Larraun ikusten esaten diat, uste nian hemen izango
huela.
GOITINIZ
Urtubiri lurrak saldu zizkionetik, ez dik ezer jakin nahi izaten
gurekin.
AITZBITARTE
Eta Oletxea?
Uritz idazkariari begiratzen dio. Uritz iluntxoago bezala dago,
atzerago bezala.
JAUREGIBERRI
Hortxe zegok bere semea, galde egiok ea non zegoken bere aita.
Honek ere, dirua hartu eta ospa egin zian.
URITZ
Idiak eta lurrak saldu behar izan genizkian.
XUBAN
Zergatik?
URITZ
Hire aitari galdetu hiok hori.
Xubanek begirada kentzen dio. Joanesi begiratzen dio Xubanek.
Joanesek begirada itzultzen dio.
IXILLE
Gehienak hor ibiltzen dituk behiekin. Hori ez duk lurrak
saltzeko aitzakia.
JAUREGIBERRI
Beti geratuko zaiguk erromesei lapurretan ibiltzea, ezta Ixille.
Tentsioa
lasaitzen da pixka bat, irrifarrak, algararen bat.
IXILLE
Dirua, duenari bakarrik ostutzen zioagu. Gau hauetakoren batean
hire ikuluan agian ikusiko gaituk.
Irrifarreak.
Xubanek
Ixile geratzen du keinu batez. Lasaitzeko esanaz.
GOITINIZ
Ez galdu bururik.
Xuban, hi Erroman egon haizen denboran, herri landak pagadi
bilakatu dituk. Burdin olek egur asko behar diate, eta inguruko lur gehienak
bildu nahian zebiltzak Urtubi ta Anore bailea. Laster egingo dituk gureen jabe.
JOANES
Gure aitak ez dik zerikusirik jende horrekin.
JAUREGIBERRI
Eta nola ematen diate burdina Ameriketara, Inglaterrara,
Goitinizen idiekin ala?
Irrifarreak.
JAUREGIBERRI
Baina berdin ziok.
Hori bai, jakin dezatela zerri hoiek, gure aita zena eta besteak ez zirela
heuren tripak gizentzeko hil. Ez zituzten etxaien aurka beraien biziak eman,
orain putaseme horiek beraien traizioaren irabaziak banatzeko.
IXILLE
Horrela hitz egiten duk. Bai jauna. Baina badiat galdera bat.
Hire aita borrokalari bikaina huela denok zekiagu. Horregatik
jakin nahiko genikek, hi noren semea ote haizen?
Denak parrez hasten dira. Jauregiberrik gaizki begiratzen dio
Ixilleri baina ez dio ezer esaten.
BIDART
Argi zegok Urtubi eta Anoreko jaunek botere guztia nahi diatela
inguru hauetan. Frantziako errege etsaiaren ordezkariarekin bilduta ibili omen
dituk. Gure herriaren zapaltzailearekin.
Hizketan
dagoela, Alaitz Xubani zuzentzen zaio.
ALAITZ
Ez dakit zertarako ekarri nauzun, ez dut ezer ulertzen.
XUBAN
Ez jaramonik egin hauei. Zure zakurrak bezala zaunka bakarrik
egiten dute.
AXPE
Nahikoa da! Ixildu denok!
Denak
ixiltzen dira. Axpe hau ez da Maisua izango azkenean, bere esaldiak asko
laburtu dira.
AXPE
Xubanek deituta etorri gara, eta ez betiko negarrak berriztatzera.
Bada garaia zentzuzko gauzak entzuteko, beraz, seme, bota zak esan behar duana
behingoagatik.
XUBAN
Ongi da Maisua.
Pauso bat
eman eta erdirago jartzen da.
XUBAN
Urtubi eta Anorek egurra behar dute oholetarako. Egurra lortzeko
basoak behar dituzte, eta horretarako zuen lurrak. lurrik gabe, nondik jan
behar dezute? Nondik?
Jauntxo
Feudal batengana gerturatuta galdetzen dio.
XUBAN
Bainan denbora ez da gelditzen. Eguzkia egunero joaten da.
Urtubi eta Anoreko jaunak ez dute lur gosea bakarrik, urre gosea
ere badute. Eta hori asetzera joaten dituk Ameriketara.
Guk, eskuzabalik hartzen ditugu. Ez hori bakarrik, geure
lurretan fruitua eman dezaten ereiten ditugu, ekartzen dizkiguten haziak.
SEKRE
Horrek ez dik ezer txarrik.
Xuban
Sekrengana gerturatzen da, maitasunez bezala. lehengo mobida goatuz. Besteak
ixilik begira daude arretaz.
XUBAN
Iritsi eta haurrak eta emakumeak hiltzen dizkiate lehendabizi.
Gizonak lanerako animalitzat hartzen dizkiate. Hauek untzia bete ondoren,
hildako beraien emakume eta haurren ondora itzultzen uzten diete.
Denei
begiratzen die Semek ixilik.
XUBAN
Joan aurretik denak hiltzen dizkiate.
Ixilik
geratzen da. Denak ixilik daude Xubani begira.
XUBAN
Orain, pentsatu, hori hemen, gure arbasoen lurrean gertatzen dekela.
Ixiltasuna,
Seme jendeari begira eta jendea ixil ixilik.
XUBAN
Urtubi eta Anoreren aberastasunak odolez zikunduak
zeudek.Horretagatik elkartu egin behar diagu. Untziak eta soroak izango
dizkiagu.
Ixiltasun
motxagoa.
XUBAN
Beraiek ekarritako ezerk ez ziguk balio.
Ansoain eta Abainzak elkarri begiratu eta mespretxuzko keinu bat
egiten dute, Xubanen hitzak erokeria direla bezala esanaz. Ixillek ikusi egiten
du eta beraiengana hurbiltzen da, zerbait esaten dielarik belarrira beraiei.
Buruarekin kanporako keinua luzatzen die. Berritxu ere beraiei begira dago,
ukabilak estutuaz, Xubanek zeharka baino ikusi egiten du hitzeiten ari dela.
XUBAN
Gure lurrak elkartuko ditugu, eta gure izerdiaz ateratako
fruituez elikatuko gara. Ez diagu behar basakeriaz lapurtutako urrerik, ez eta
odolez bustitako hazirik ere.
Jendea bata
besteari begira hasia dago.
JAUREGIBERRI
Uste diat erroma aldean utzi duala hire zentzumena. Urre eta
merkantziarik gabe?
Gure lurrak elkartu? Zer demonio esaten ari haiz?
GOITINIZ
Hire aitak zer ziok honi buruz?
XUBAN
Oraindik etzioat kontatu.
Zurrumurrua zabaltzen da biltzarrean. Xuban ozenago hasten da.
XUBAN
Baina ziur neok dena argi azaldu ondoren, ez diala ezezkorik
esango.
Joanesek
Xubani begiratzen dio.
JAUREGIBERRI
Biltzar hauek ez dituk lehen hituanak.
Jendea
kanpora irteten ari da zurrumurru artean.
XUBAN
Entzun, ez joan oraindik, gurekin trukea egiteko prest zeudeken
gizon emakumeak zeudek ...
Erdi etsita.