GRABAKETAK: UZTAILA
Uztailak 2-3 (lehen
asteburua)
LARUNBATA
Hiru plano geratzen dira grabatzeko.
Plano 1: Azkue haserretzen. Alaitzi tipoa eta tipoa gerturatzen zaizkio harrapatu duen arraina ikustera. Eta Ixille badoa edo.
Plano 2: Ixille arrantzan ur jauzi azpian.
Plano 3: Besteak gerturatzen begira.
Plano 4: Ixille arrantzan eta ateratzen.
Plano 5: Ixille buelta emanda eskuak goran dituela besteei erakusten.
Plano 2 eta 4 puntu beretik egingo dira.
Plano 3 eta 5 puntu beretik egingo dira.
- Amorrain txiki bat.
Alaitz, Berritxu, Ixille, Tipoa eta Tipa.
********************************************************************************************************************************************
Eszena hau lehengoan grabatzen saiatu ginen arren, ezin izan zan egin. Hemen argiak du garrantzi nagusia. Beraz, Teknikoek esaten dutenean grabatuko da. Ahal bada arratsaldeko argia erabiliaz, gero montajean gau bihurtzea badago. Baina fokoak erabili behar badira, fokoz egingo da. Eszena hau “plano” moduan grabatuko da. Eszena honetan hobeto geratzen delakoa, suspensea sortu nahi delako. Berez gauez da eszena hau.
PLANO 1: Zubitik plano ireki bat, Alaitz basotik atera eta eskaileratan behera jeisten ikusten da.
PLANO 2: Behetik. Alaitzen plano oso bat, eskailerak jeisten. Motza iraupenez.
PLANO 3: Zubitik. Alaitz behera jeisten eta arropa erazten hasten da. Erazten ari den bitartean, goiko zuhaitzera mugitzen da kamera.
PLANO 4: Zuhaitz artetik. Alaitz uretan sartzen ikusten da. Erropak hertzean daude.
PLANO 5: Lurran nibelen. Alaitz uretan ikusten da bainuan.
PLANO 6: Zuhaitz artetik. Zuhaitz arben artean kamara mugitzen ikusten da, argiago ikusi nahiko balu bezala edo norbait begira egongo balitz bezala.
PLANO 7: Lurraren nibeletik. Alaitz atento jartzen da, eta nor dabil hor esaten du.
PLANO 8: Lurretik. Alaitzen ikuspuntu antzeko bat izango litzateke. Zuhaitzen artera begira kamara ur ertzetik. Bertatik norbait ateratzen ikusten da. baina ez da identifikatu behar. Silueta nahikoa da. (montajean)
PLANO 9: Zuhaitz artetik. Norbait eskailerak jeisten ari da eta atzetik ikusten da hemen.
PLANO 10: Lurraren nibeletik. Alaitz begira dago. ezagutu eta uretan lasaitasun haundiz jarraitzen du bainuan.
PLANO 11: Lurraren nibeletik gora begira. Intsuren hankak erropara gerturatzen.
PLANO 12: Zubitik. Intsu arropa ondora gerturatzen da. Alaitzi begira geratzen da.
PLANO 13: Lurretik. Intsuren plano osoa. Zergatik esan dun gezurra esaten du.
PLANO 14: Intsuren lekutik. Alaitz uretan urrun dabil. Ur azpira sartu eta atera egiten du burua. Gero igerian asten da lehorrera.
PLANO 15: Lurretik. Intsuk buelta ematen du.
PLANO 16: Intsuren auretik. Alaitz intsuren gorputzaren paretik ateratzen da eta erropak jazten hasten da.
PLANO 17: Zubitik. Alaitzek jazteaz amaitu eta ezer esan gabe exeri egiten da uretara begira.
PLANO 18: Lurretik. Intsu bizkarra emanez dago Alaitzi. Hau exerita dago. hitzegiten hasten da.
PLANO 19: Intsuren buruaren lehen planoa. jiratu egiten du burua.
PLANO 20: Alaitzen atzetik. Alaitz uretara begira exerita dago.
PLANO 21: Lurretik. Intsuk buelta eman eta Alaitzen ondoan exertzen da.
Elkarrizketa ondoren, plano orokorra (albotik eta atzetik) + plano detaille batzuk
Nor dabil hor?
Inork ez du erantzuten. Ikusten uzten ez zuen arba mugitzen
hasten da. Intsu ateratzen da bertatik.
Biak hor daude, bat zutik eta bestea uretan.
Zergatik esan dun gezurra?
Alaitz
ateratzen hasten da. Intsuk buelta ematen du. Intsu aurrera begira ikusten da,
eta Alaitz tapatzen du uretatik ateratzen. (traje bainua)
Ez diat gezurrik esan. Semek hegoaldeko lur askeetatik jendea
etorriko huela esan zidakean.
Intsu
neskaren ondora joaten da eta aldamenean exeri.
Negurako zerbait landua eduki beharra zeukeagu. Trukea egiteko
beraiekin.
Intsu ixilik
geratzen da.
ALAITZ
Nola ezagutu zenuen
seme?
Vaticanoko aberastasunak txundituta utzi gintuen. Han geundela,
kardenal bat urbildu zitzaigun nongoak ginen galdezka. Semek Lapurdiko semea
zela esan zionean, kardenala asko arritu zen.
Semek bere sedazko jantziak eta urrezko erraztunak nondik
zetozen galdetu zion ondoren. Eta erantzuten ez zuela ikusirik, lapurdi osoan
gosea kentzeko nahikoak zirela bota zion. Kardenala ihesi joan zen, guztiz
haserretuta. Oraindik ere ez dakit nola libratu ginen hartatik.
Ixilik
geratzen dira biak.
ALAITZ
Seme etorri bitartean gurekin gera hadi. Bi esku berri ongi
etorriko zaizkiguk.
INTSU
Seme etorri arteko denborarik ez dut. Nire gauzak egin artean
geratuko naiz. Ondoren, jarraitu beharra dut.
Biak aurrera
begira geratzen dira.
PERTSONAIAK
Alaitz eta Intsu.
IGANDEA
9.KAN. Bilera Itsas kabin – GAU
Xuban eta Alaitz koba barrura sartu dira. Barnean beste denak
daude eztabaidan. Xuban eta Alaitz biltzarrera gerturatzen ari dira. Eztabaida
ikusten dute, Joanes, Jauregiberri eta Goitinizen artekoa.
GOITINIZ
Ez dik etorri nahi eta hi bidali hau ordezkari.
JAUREGIBERRI
Hamaika borroka egin dizkiagu elkarrekin eta ez diat uste hau
merezi diagunik. Diruaren usainak ez al zian ...
Xuban eta Alaitz borobilera iristen dira. Xubani Ansoain eta
Abainzak kasu egiten die lagunkor. Jauregiberriri moztu egiten dio.
XUBAN
Kontuz esatera hoanarekin.
Denei
begira.
XUBAN
Biltzar hau nik deitu diat, eta nire aita ez duk gonbidatua
izan. Hemen ez dik inork bera ordezkatzen.
Beraz, ... pakean utzi Joanesi.
GOITINIZ
Ez gaizki ulertu Jauregiberriren hitzak. Kanpoan egon haiz eta
gauzak asko aldatu dituk. Pozten gaituk hi berriz ere geure artean hagoelako,
baina urduri xamar zegok giroa.
Xubanek
burua jeisten du Goitinizi begira.
JAUREGIBERRI
Gauzak asko aldatu dituk, baina gure arbasoen ohiturak
zikintzeko arrazoirik ez diat ikusten.
Alaitzi begiratzen dio Jauregiberrik.
Ixiltasuna.
XUBAN
Beste inork ezer esateko ez badik, Alaitz gaurko biltzarraren
partaide izango duk.
Xubanek
Jauregiberriri begiratzen dio zuzenean.
XUBAN
Eta ez diat uste Jainkosa Mari gurtzen ziaten hire arbasoek,
Alaitzekin inongo arazorik izango ziatenik.
Ixille eta Berritxu iristen dira multzora. Xubani kolpe bat
ematen dio Ixillek eta bere ondoan jartzen dira. Berritxu Alaitzen ondoan
dago.
IXILLE
Ezin izan diagu lehenago lantegia utzi.
Denak elkarri begira ixilik geratzen dira.
IXILLE
Zerbait galdu al dugu?
BIDART
Denak baldin bagaude, has gaitezen.
Aitzbitartek
olasori baxu hitz egiten dio.
AITZBITARTE
Ez diat ikusten Larraun.
BIDART
Zerbait esateko baduk, esan ezak ozen, denak entzuteko moduan.
AITZBITARTE
Ez diadala Larraun ikusten esaten diat, uste nian hemen izango
huela.
GOITINIZ
Urtubiri lurrak saldu zizkionetik, ez dik ezer jakin nahi izaten
gurekin.
AITZBITARTE
Eta Oletxea?
Uritz idazkariari begiratzen dio. Uritz iluntxoago bezala dago,
atzerago bezala.
JAUREGIBERRI
Hortxe zegok bere semea, galde egiok ea non zegoken bere aita.
Honek ere, dirua hartu eta ospa egin zian.
URITZ
Idiak eta lurrak saldu behar izan genizkian.
XUBAN
Zergatik?
URITZ
Hire aitari galdetu hiok hori.
Xubanek begirada kentzen dio. Joanesi begiratzen dio Xubanek.
Joanesek begirada itzultzen dio.
IXILLE
Gehienak hor ibiltzen dituk behiekin. Hori ez duk lurrak
saltzeko aitzakia.
JAUREGIBERRI
Beti geratuko zaiguk erromesei lapurretan ibiltzea, ezta Ixille.
Tentsioa
lasaitzen da pixka bat, irrifarrak, algararen bat.
IXILLE
Dirua, duenari bakarrik ostutzen zioagu. Gau hauetakoren batean
hire ikuluan agian ikusiko gaituk.
Irrifarreak.
Xubanek
Ixile geratzen du keinu batez. Lasaitzeko esanaz.
GOITINIZ
Ez galdu bururik.
Xuban, hi Erroman egon haizen denboran, herri landak pagadi
bilakatu dituk. Burdin olek egur asko behar diate, eta inguruko lur gehienak
bildu nahian zebiltzak Urtubi ta Anore bailea. Laster egingo dituk gureen jabe.
JOANES
Gure aitak ez dik zerikusirik jende horrekin.
JAUREGIBERRI
Eta nola ematen diate burdina Ameriketara, Inglaterrara,
Goitinizen idiekin ala?
Irrifarreak.
JAUREGIBERRI
Baina berdin ziok.
Hori bai, jakin dezatela zerri hoiek, gure aita zena eta besteak ez zirela
heuren tripak gizentzeko hil. Ez zituzten etxaien aurka beraien biziak eman,
orain putaseme horiek beraien traizioaren irabaziak banatzeko.
IXILLE
Horrela hitz egiten duk. Bai jauna. Baina badiat galdera bat.
Hire aita borrokalari bikaina huela denok zekiagu. Horregatik
jakin nahiko genikek, hi noren semea ote haizen?
Denak parrez hasten dira. Jauregiberrik gaizki begiratzen dio
Ixilleri baina ez dio ezer esaten.
BIDART
Argi zegok Urtubi eta Anoreko jaunek botere guztia nahi diatela
inguru hauetan. Frantziako errege etsaiaren ordezkariarekin bilduta ibili omen
dituk. Gure herriaren zapaltzailearekin.
Hizketan
dagoela, Alaitz Xubani zuzentzen zaio.
ALAITZ
Ez dakit zertarako ekarri nauzun, ez dut ezer ulertzen.
XUBAN
Ez jaramonik egin hauei. Zure zakurrak bezala zaunka bakarrik
egiten dute.
AXPE
Nahikoa da! Ixildu denok!
Denak
ixiltzen dira.
AXPE
Xubanek deituta etorri gara, eta ez betiko negarrak
berriztatzera. Bada garaia zentzuzko gauzak entzuteko, beraz, seme, bota zak
esan behar duana behingoagatik.
XUBAN
Ongi da Maisua.
Pauso bat
eman eta erdirago jartzen da.
XUBAN
Urtubi eta Anorek egurra behar dute oholetarako. Egurra lortzeko
basoak behar dituzte, eta horretarako zuen lurrak. lurrik gabe, nondik jan
behar dezute? Nondik?
Jauntxo
Feudal batengana gerturatuta galdetzen dio.
XUBAN
Bainan denbora ez da gelditzen. Eguzkia egunero joaten da.
Urtubi eta Anoreko jaunak ez dute lur gosea bakarrik, urre gosea
ere badute. Eta hori asetzera joaten dituk Ameriketara.
Guk, eskuzabalik hartzen ditugu. Ez hori bakarrik, geure
lurretan fruitua eman dezaten ereiten ditugu, ekartzen dizkiguten haziak.
SEKRE
Horrek ez dik ezer txarrik.
Xuban Sekrengana
gerturatzen da, maitasunez bezala. lehengo mobida goatuz. Besteak ixilik begira
daude arretaz.
XUBAN
Iritsi eta haurrak eta emakumeak hiltzen dizkiate lehendabizi.
Gizonak lanerako animalitzat hartzen dizkiate. Hauek untzia bete ondoren,
hildako beraien emakume eta haurren ondora itzultzen uzten diete.
Denei
begiratzen die Semek ixilik.
XUBAN
Joan aurretik denak hiltzen dizkiate.
Ixilik
geratzen da. Denak ixilik daude Xubani begira.
XUBAN
Orain, pentsatu, hori hemen, gure arbasoen lurrean gertatzen
dekela.
Ixiltasuna,
Seme jendeari begira eta jendea ixil ixilik.
XUBAN
Urtubi eta Anoreren aberastasunak odolez zikunduak
zeudek.Horretagatik elkartu egin behar diagu. Untziak eta soroak izango
dizkiagu.
Ixiltasun
motxagoa.
XUBAN
Beraiek ekarritako ezerk ez ziguk balio.
Ansoain eta Abainzak elkarri begiratu eta mespretxuzko keinu bat
egiten dute, Xubanen hitzak erokeria direla bezala esanaz. Ixillek ikusi egiten
du eta beraiengana hurbiltzen da, zerbait esaten dielarik belarrira beraiei.
Buruarekin kanporako keinua luzatzen die. Berritxu ere beraiei begira dago,
ukabilak estutuaz, Xubanek zeharka baino ikusi egiten du hitzeiten ari dela.
XUBAN
Gure lurrak elkartuko ditugu, eta gure izerdiaz ateratako
fruituez elikatuko gara. Ez diagu behar basakeriaz lapurtutako urrerik, ez eta
odolez bustitako hazirik ere.
Jendea bata
besteari begira hasia dago.
JAUREGIBERRI
Uste diat erroma aldean utzi duala hire zentzumena. Urre eta
merkantziarik gabe?
Gure lurrak elkartu? Zer demonio esaten ari haiz?
GOITINIZ
Hire aitak zer ziok honi buruz?
XUBAN
Oraindik etzioat kontatu.
Zurrumurrua zabaltzen da biltzarrean. Xuban ozenago hasten da.
XUBAN
Baina ziur neok dena argi azaldu ondoren, ez diala ezezkorik
esango.
Joanesek
Xubani begiratzen dio.
JAUREGIBERRI
Biltzar hauek ez dituk lehen hituanak.
Jendea
kanpora irteten ari da zurrumurru artean.
XUBAN
Entzun, ez joan oraindik, gurekin trukea egiteko prest zeudeken
gizon emakumeak zeudek ...
Erdi etsita.
XUBAN
Borrokarako prest dagoena, gera dadila!
Denak joan egiten dira Xuban,Ixille,Berritxu eta Joanes izan
ezik.
Axperengana habiatzen da Xuban, koba sarrerara. Itsasora begira
dago Axpe. Xuban berriz zerura begira jartzen da. Axpe hitz egiten hastean
berari begiratzen dio. Hau itsasora begira dago, eta Xuban ere horrela jartzen
da.
AXPE
Borrokarako indarrik ez diate. Baina seme, ez duk nahi ez
diatelako. Gehiegi sufritu diate eta orain ezertarako balio ez duela ikusi
diatenean, itxaropena galdu diate.
Gazteek ireki behar dituzue bide berriak. Egiaz borrokan ikusten
zaituztenean, elkartuko zaizkizue. Lasai egon.
Arro negok hitaz seme.
Axpe joaten hasten da. Xubanek buelta ematen du koba sarreratik
eta besteak ikusten ditu barnean, su txikiaren ondoan biltzarturik.
1.
XUBAN:
Jantzi ez oso pobrea. Aberats baten semea da, Erromatik iritxi berria. Eman
jauntxoen semearen tokea.
2.
Alaitz:
Apaingarri bat izan dezala agian.
3.
Ixille
4.
Berritxu
5.
Tipoa
6.
Sekre
7.
Maixua
8.
Anaia:
Xuban baino okerrago jantzia baina toke onarekin.
9.
Armando:
Txantxan. Normal jantzia.
10.
Jauregiberri
eta Goitiniz: Bi jauntxo feudal dira. Zaharrak baldin badira hobeto.
Nabarmentzeko moduan jantziak.
11.
Bi
tipo amenazatuak
12.
PUBLIKOA:
3 gazte + 2 zahar
Sua egiteko egurra edo ikatza, Orkatzekin
hitz egin.
Kobazuloan kablea ezkutatu eta bar egin
behar da, momentuan.
Grabaketa kobazuloan da. Elektrizitatea
barruan uste dugu badagoela. Bestela generadorez edo. Ekaitz Iraolari esan eta
ikustera joan. Letu elkarrizketa (Plano orokorra dena + plano motzak).
Pertsonai berriak preparatu.
Uztailak 9 – 10 (bigarren asteburua) SAN FERMINAK
AKTOREEK ARABERA. IGARTUAN BASERRIKO BELAZETAN.
10. KAN. Zelaian paseoa – EGUN
URTUBI/ANORE BAILEA
Belaz baten goiko aldean, bi jauntxoak zaldiz paseatzen ari dira
bakarrik. Bi zaldi datoz geldi geldi.
URTUBI
Horrela zaila daukagu merkatuan leku bat egitea. Ingelesak
gehiago eta merkea egiten diate burdina. Hemen berriz, egur gutxi eta garestia
besterik ez daukagu.
ANORE BAILEA
Kanpotik ekar genezake.
URTUBI
Edo gure egurra edukiko genezake.
Guk basoak behar ditugu. Gero eta egur gehiago behar dugulako
oholetarako. Gerren ondorioz, erregea zorrez josita dago. Herri lurrak 70.000
libratara jaitsi ditu.
Beste pixka bat jaitsitakoan, geureak izango dituk.
Berak gure dirua behar du, eta guk lurrak.
Urtubi eta Anore zaldiz paseatzen eta hitzegiten zelaian.
12. KAN. Zelaia – EGUN
Urtubi eta
Baile jauntxoak zerbitzari batzuk dauden zelaira heltzen dira. Zalditik jeitsi
eta bi zerbitzarik bi zaldiak eramaten dituzte. Oinez doaz.
URTUBI
Otsoaren historia bideoan
Zerbitzaria,Alaitzen
ama(Ixa) etortzen da.
ZERBITZARI 1
Dena prest jauna.
Buruaz
baiezko keinua egiten dio. Zerbitzari 1 badoa.
BAILEA
Ez dut oso argi ikusten inkisizioaren bete beharra.
URTUBI
Orain atzera egiteko beranduegi da. Erregeak epailea burdeoxko
parlamentuaren bidez bidaliko du. Eliza ere gurekin daukagu.
URTUBI
Erregearen ordezkariarekin dena konpondua dago, lortzen diren
lurrak gure esku utziko lituzkete, oso prezio onean.
BAILEA
Famili buruei
etzaie gustatuko. Gure aurka jarriko dira.
URTUBI
Famili buruak ez dute ezertarako indarrik. Azkenetan daude.
arrantzaleak dira gure harrisku bakarra.
Baina lasai baile jauna, zakur amorratuekin zer egin behar den irakatsiko
dizut hemen.
Biak ixilik
geratzen dira baina Baile lasaiago bezala..
URTUBI
Ikusten al dituzu han beheko zakurrak. Aste osoan mokadurik ez
dute ukitu. Edozer eta edonori heltzeko desiatzen daude.
Txistu
egiten du..zakurrak korrika bizian beraiengana zuzentzen dira. Anore Baileak
beldurrez pauso bat atzera egiten du zakurrak gerturatzen ari diren heinean.
URTUBI
Baina guk ez dugu nahi amorratuek gurekin amaitzerik nahi. Ezta
Baile jauna?
BAILE
Ez.
Berriro
txistu egiten du. Erbia askatzen du beste zerbitzari batek. Zakurrak Erbien
atzetik joaten dira.
Urtubi
Erbi bat besterik ez
dugu behar.
BAILEA
Lancre.
Urtubik arrotasunez begiratzen dio Baileari.
PERTSONAIAK
Urtubi
eta anore.
Lau
zerbitzari.
MATERIALA
Erbia,
zakurrak eta zaldiak.
JANTZIAK
Zerbitzarien
jantziak.
Uztailak 23 – 24 (hirugarren asteburua)
LARUNBATA
Atxiloketa eszena izango da hau. Portuan edo ezin bada itsasoa ikusten den ingurune garbi batean egingo da. Oinez atxilotuko dituzte soldaduak herritarrak. Hauek neska edo emakumeak izango dira nagusiki. Denek buruan ez dituzte emango txapel berezi hoiek, baina batzuk eraman ditzatela. Aurreko atxiloketan inork ez zeramanez, orain batzuk ere ezer gabe joan daitezela.
Goiz edo arratsaldea berdin dio, egokiena den unean egiteko.
Lekuaren arabera egin eszena. Soldaduen hankak batera oinez sartzea badago ondo egongo zen, formazioan. Sekre beraiekin joango da. Ahal den unean hau esango du.
Frantziako errege eta elizaren
izenean, atxilotuak geratzen zarete.
-
jantziak
eta ekipaia eramateko bizkarrekoak.
-
Soldaduen
jantziak, lantzak etab.
-
Sekre,
Herritarrak eta Soldaduak (Xabino??)
ARRATSALDEA: Alaitz eta Seme itsasora begira.
19. KAN. Itsas ertza – GAU
ALAITZ/XUBAN
Gaua da eta itsasoan ilargi argia dago. Xuban eta Alaitz
itsasora begira daude, koxka baten gainean biak bakarrik.
ALAITZ
Gauero etorri naiz hona. Hemen kontatzen zenizkidan maitasun
istorioak kontatzen nizkion nire buruari. Ikasketak bukatu eta mediku izango zinela
esan zenidan. Eta gero biok ... orain berriz ere bazoaz.
Alaitzek Xubani begiratzen dio. Honek ez dio begiratzen eta
aurrera begira jarraitzen du.
XUBAN
Negurako hegoaldeko lagunekin trukerako prest egon behar dinagu.
Guk egiten baldin badinagu, besteen lurrak jauntxoen esku geratu beharrean,
gurekin elkartuko ditunan
ALAITZ
Ez nauzu maite.
Xubanen
lehen planoa aurrera begira serio.
XUBAN
Bihotzik gabeko mundu batean maitasunari buruz hitzegitea,
maitasunezko munduan gorrotoaz kezkatzea bezala da. Ez da logikoa. Ez dauka
zentzurik.
Fundido.
Alaitz
eta Xuban.
IGANDEA
11. BAR. Aitaren bila – EGUN
XUBAN/ALAITZ/MARTIN
ALZATE/JOANES/BERRITXU /IXILLE
Martin Alzate, Xuban eta Joanesen aita portuan dago, eskuan soka
bat duelarik. Ondoan Gastagnalde linajea dago. Biak itsasoan dabilen batelera
begira daude. Arpoilaria jaurtiketak egiten ari da. Batelean denak gazteak
dira.
Hondartzan Usurbe gizona dago builaka batelekoei aginduak ematen
españolez.
GASTAGNALDE
Bigarrenari noiz esan behar diok espainiarrez ez diala inork
tutik egiten.
MARTIN ALZATE
Utziok, bestela trabatu egiten duk hitzeiterakoan, eta arraunaz
jipoitu nahi izaten dizkik denak. Horrela behintzat lasaiago geratzen duk.
Xuban,Alaitz,Joanes,Berritsu eta Ixille begira dauzka. Aitak
amaitzen duenean bere ekintza, aitarengana hurbiltzen dira.
Aita denbora guztian estropu bat egiten ari da.
XUBAN
Aita. Zurekin hitz egin nahi dugu.
Aitak ikusten du denak zai dituela, eta egiten ari
dena(estropua) erabat ahaztu gabe, buelta eman eta begira geratzen zaie.
MARTIN ALZATE
Hire anaiak den dena kontatu zidak.
Ez al haiz oraingoan urrutitxo joan seme?
XUBAN
Alaitzen amari eskatu dizkiogu lurrak, baina oraingoz ezinezkoa
da. Gure azken aukera zara.
Probarako besterik ez badira ere, behar ditugu aita.
MARTIN ALZATE
Seme. Goiz edo berandu nekatuko naukenez, baiezkoa emango diat.
Nik utziko dizkiat lur batzuk, baina hori bai, baldintza bat jarriko diat. Edo
hartu ala utzi.
Denak ixilik
geratzen dira, zain.
MARTIN ALZATE
Nirekin etorri beharko duk itsasontzian.
XUBAN
Arrantzara?
MARTIN ALZATE
Besteak bidali nizkian Terranovara. Nik burdina ameriketara
eraman beharra zeukeat oraingoan, baina itzuleran baleren bat arrantzatuko
diagu.
XUBAN
Ezinezkoa da. Geratu beharra daukat.
Besteei
begira. Linajesek buelta ematen du aitaren ondoan.
MARTIN ALZATE
Mediku ikastera kanpora joan hintzen. Itzuli haiz eta ez duala
mediku izan nahi esaten didak. Nire untziez arduratzea eskaintzen diat, eta ez
duala nahi erantzuten didak. Eta orain lurrak eskatzen dizkidak.
XUBAN
Horrela da.
MARTIN ALZATE
Nirekin etorri beharko duk, bestela jai daukak.
Semek besteei begiratzen die. Ixile eta berritxuk, baiezkoa
egiten die buruaz. Alaitzek ez du ezer esaten. Burua jeitsita dago.
XUBAN
Gure azken aukera zara, eta hori denok ongi dakigu. Zurekin
joango naiz.
MARTIN ALZATE
Joanes, hi geratuko haiz orainartean bezala denen arduradun. Hi
seme, hoa etxera eta hartu behar duana. Hori bai, ez diat libururik ikusi nahi
hilabete hauetan. Gizon egingo haut, eta horretarako izerdia nahikoa izango
duk.
XUBAN
Ongi aita. Baina nik ere baldintza bat jarriko dizut. Basotxiki
eta borda lagunen esku geratuko dira gaurtik aurrera. Nahiz eta ni kanpoan
egon, beraiek bertan egingo dute ongi ikusten duten guztia.
Anaiak harriturik aitari begiratzen dio, denek denei begiratzen
dien bezala. Aitak irribarre egiten dio Semeri.
MARTIN ALZATE
Azkarra haiz benetan... Horrela izango duk, baina oraindik asko ikasi beharra daukak zaharrotaz.
GASTAGNALDE
Hire aitak arrazoia dik.
Etzaik gaizki etorriko berarekin joatea. Haize hoiek burutik
itsasoak bigarren egunerako kenduko dizkik.
Gure aitonen aitonek ezagutzen zizkiaten, orain entzuten diren
lur berri hoiek, canada eta inguruko izen gehiago..., Ongi entzuten duk,
guk aurkitu genizkian mundu berri horiek.
Ez badidak sinesten, bertara joatean ikusiko duk. Bertakoek
euskeraz bakarrik egiten dizkiate hemengoekin tratuak. Ez frantsezez eta ez
espainiarrez. Etorritakoan esango didak.
Semek
arpoilariari begiratzen dio.
XUBAN
Zure semea zu bezain trebea da arpoiarekin.
Linajesek
arro begiratzen dio bere semeari.
XUBAN
Ea aitak baino buru gehiago duen eta gurekin elkartzen den
itzultzean.
Urren arte.
Aita barrez
bezala dago estropua egiten.
Anaia ere aitarekin
geratzen da, semek agurtzean bizkarreko alai bat ematen dio anaiari. Denak
buelta eman eta aita bere lanera itzultzen da.
MATERIALA
Batela (?) eta arpoia
(Edu).
PERTSONAIAK
1- Xuban
2- Anaia
3- Alaitz
4- Ixille
5- Berritxu
6- Aita: Jauntxo
langilea.
7- Aitan laguna,
arpoilarian aita.: Famili burua.
8- Bateleko
arraunlariak
9- Batelako patroia,
zaharra (Julian?)
10-Arpoilaria. Gaztea.
11. Espaiñolez hitzegiten duen Aitaren
laguna.