|
|
| Eneko
Aritza (orreagako guda) |
| 2002.
urteko abenduan, Urruñan (iparraldean) elkarturik ginen
Algorta eta Ibarraldeako hainbat gazte laburmetrai xixtrin bat
egiteko ideia sortu zenean. |
Hasera
batan, gure artean ondo pasatzeko eta beste egun batean berriro
elkartuz barre batzuk egiteko helburua besterik ez genuen.
Egia esan, gutariko inork ez zuen ezagutzen mundu hau, eta gure
eskuetan bideokamera zahar bat bakarrik genuen.
Hala ere, segituan irten zen gidoia (Eneko Aritza Orreagako Guda)
eta pixkanaka jende askoren laguntzaz gauza guztiak lortzen joan
ginen; bideokamera digitalak, jantziak, eta denen gainetik jendearen
ilusioa.
|

Guztia
eskuetan geneukalarik, grabaketak hasi ziren, ikaragarrizko esperientzi
batean bilakatu zelarik dena. |
 |
Laburmetraia
prest genuelarik, estreinatzeko garaian, grabaketa saioetan jende
askok parte hartu zuela eta, Tolosako Leidor zineman estreinatzea
erabaki genuen, honek zekarren gastuan erreparatu gabe.
Ikaragarria, sinesgaitza eta flipantea izan zen. |
| Jendea
gainezka, 1200 pertsona baino gehiago, sarrerak agortuta, gu limusina
batean, txalapartariak, alboka, bertsolariak... hitz batean: |
Euskal
Herriko lehen estreinaldi mundiala.
Ondorioz, gure lana Mairu ikastegi herritarra ren bidez argitaratu
zen. Gaur egun oraindik salgai jarraitzen dutelarik.
|
 |
|
|