eusk

MUNDURAT HOSTING
Eneko Aritza (orreagako guda)
laburmetraiaren emanaldiak

Datozen emanaldiak

Zure herrian edo auzoan emanaldi bat antolatu nahi baduzu,
jar zaitez gurekin kontaktuan eta oso gustora joango gara.

Iragan diren emanaldiak
noiz
nun
kronika
2005/5/1
ARRASATEKO GAZTETXEA
- gipuzkoa -
Langilearen eguna izaki, eta zubia gainera, logikotzat jo...
EGIN KLIK IKUSTEKO
2005/4/22
AMETSENEA GAZTETXEA (egia)
- gipuzkoa -
Ireki berria duten gaztetxean kiston jende pila hurbildu zen...
EGIN KLIK IKUSTEKO
2005/2/18
BURLATAKO GAZTETXEA
- nafarroa -
??
ORDIZIA (goierri eskola)
- gipuzkoa -
Arrasateko Unibertsitateak antolaturiko emanaldi bat izan zen...
EGIN KLIK IKUSTEKO
??
URRETXU
- gipuzkoa -
Urretxuko gazte batzuk laburmetrai bat egin zutela eta, labur arratsalde bat antolatu zuten, bertara gonbidatu zigutelarik...
EGIN KLIK IKUSTEKO
2004/10/8
ZUBIETA
- nafarroa -
Asteburu ikaragarria: Euskararen eguna zela eta, Homer lagunak gure filma botatzeko aukera eman zigun...
EGIN KLIK IKUSTEKO
2004/08/28
Gimnasioa
AUZPERRI / ESPINAL
- nafarroa -
Orreagara ere gonbidatu ziguten gure filma botatzera. Ilusio handia egiten zigun paraje haietara hurbiltzeak, bertan oinarritzen bait dira Eneko Aritzaren pasarteak...
EGIN KLIK IKUSTEKO
2004/07/24
Kultur etxea
AZPEITIA
- gipuzkoa -
Inguru honetara urbiltzen ginen bigarren aldia, Azkoitin egon eta gero...
EGIN KLIK IKUSTEKO
2004/06/9
??
AMAROTZ
- gipuzkoa -
Antzerki talde batek antolatuta joan ginen hiru lagun...
EGIN KLIK IKUSTEKO
2004/05/12
Herriko plaza
AZKOITIA
- gipuzkoa -
Gora behera asko izan genituen Azkoitin. Proiektorea falta zela, gero ez zela entzuten, proiektore honek ez zigula balio, beste harek ere ez…
EGIN KLIK IKUSTEKO
2004/04/27
Kultur Etxea
ZIZURKIL
- gipuzkoa -
Haserako emanldietako bat izan zen, giro goxoan ibili ginen...
EGIN KLIK IKUSTEKO
2004/04/12
ITSASONDO
GAZTE TOPAGUNEA 04

- gipuzkoa -
Jesukristoren ilusioa egiten zigun topagunean gure filma botatzeko aukera izatea...
EGIN KLIK IKUSTEKO
2004/04/7
Herri zinema
LEGORRETA
- gipuzkoa -
Ostegunetan herri xarmant honetan egin ohi den zine emanaldien barruan bota genuen laburmetraia, herriko zineman...
EGIN KLIK IKUSTEKO
2004/03/19
Zinema
ERMUA
- bizkaia -
Bertako zinemaldiaren barruan gure laburmetraia bota genuen, Lekeitioko lehiaketako laburmetrai irabazlea ere han izan zen, eta gu, gonbidatu gisa joan ginen...
EGIN KLIK IKUSTEKO
2004/01/29
Kultur etxea
BERMEO
- bizkaia -
Gipuzkoatik at gure taldeak botatako lehen emanaldia izan zen...
EGIN KLIK IKUSTEKO
2004/I/10
Polikiroldegia
IBARRA
- gipuzkoa -
Ibarrako hainbat taldek bi urtez behin urtarrilean egin ohi duen ikuskizunaren barruan eskeini genuen laburmetraiaren emanaldia...
EGIN KLIK IKUSTEKO
2003/11/27
Gaztetxea
IBARRA
- gipuzkoa -
Gutako askoren bizilekuan eman genuen lehen aldia izan zen, eta oso gustora egon ginen gainera...
EGIN KLIK IKUSTEKO
2003/11/20
Polikiroldegia
IKAZTEGIETA
- gipuzkoa -
Han joan ginen, Ikaztegietara. Gure taldekide diren hainbat lagunen sorterria...
EGIN KLIK IKUSTEKO
2003/11/07
Leidor zinema
TOLOSA
- gipuzkoa -
Euskal Herriko lehen estreinaldia aditu askoren ustez...
EGIN KLIK IKUSTEKO

Emanaldien kronikak
____________
2005/5/1
Arrasateko Gaztetxea
- gipuzkoa -
Arrasateko Gaztetxea
Langilearen eguna izaki, eta zubia gainera, logikotzat jo genezake jende gutxi agertzea, gainera, jendea ez da izaten gure indarra!

Hala ere bateren batek erdi familiarekin harremanak hobetzeko erabili nahi izan zuen, ez zitzion baina oso ongi irten!

Earki egon ginen zinez, eta errepikatzeko asmoz. Eskerrik asko Arrasate!


GORA
gora
____________
2005/4/22
Ametsenea Gaztetxea
EGIA
- gipuzkoa -
Ametsenea Gaztetxea (Egia)
Ireki berria duten gaztetxean kiston jende pila
hurbildu zen, haserako arazo teknikoak pasa ondoren, gustura eta emozioz beterik
aurkitu ginen. Estreinaldiko irudiak izan genituen ikusgai, aspaldiko partez, eta
jendeak interes haundia erakutsi zuen gure proiektuetan.

Lastima laster Gaztetxea botako dietela aurresan baitiote, halere ez etsi, EUTSI!!!
Gora Egiako Gaztetxea!!

GORA
gora
____________
??

Goierri eskola

ORDIZIA
- gipuzkoa -
ORDIZIA - goierri eskola
Arrasateko Unibertsitateak antolaturiko emanaldi bat izan zen, filmeko partaide batzuk bertan ikasten dutela eta.

Ordu eta egun ez egokiak zirela eta ez zen jende gehiegi agertu.

GORA
gora
____________
??

Gaztelekua

URRETXU
- gipuzkoa -
URRETXU - gaztelekua
Urretxuko gazte batzuk laburmetrai bat egin zutela eta, labur arratsalde bat antolatu zuten, bertara gonbidatu zigutelarik.

Oso arratsalde atsegina igaro genuen, eta film interesgarri batzuk ere ikusi genituen. Jende dezente agertu zen, eta algara ederrak entzun ziren gure "arte lana" ikustean.

Eutsi goiai, Urretxu, eta aurrera zuen proiektu eta ilusioekin.


GORA
gora
____________
2004/10/8

Frontoia

ZUBIETA
- nafarroa -
ZUBIETA
Asteburu ikaragarria: Euskararen eguna zela eta, Homer lagunak gure filma botatzeko aukera eman zigun.

Ostiralean filma ikusi ondoren eta Igartuak Xaguri pelotan egurra eman ondoren, Mandragora edanez herria hartu genuen gitar batekin kantari hasi ginenean. Gauak goizarekin topo egin zuenean oraindik barre algara batean ginen.

Oraindik gehiago: hurrengo egunean, bazkari eder batean bildu ginen, Azkue, Olano, Ekaitz, Gaizka, Xagu, Igartua, eta nola ez Zubietako herri osoa. Guztira laurogehi bat lagun, Murua eta Lizasoren bertsoekin alaiturik. Ondorioa: beste mozkor latz bat, eta ahaztezina egingo zaigun asteburu bat, errota, erreka, bertsoak, mandragora, gitarra.... eskerrik asko, Homer eta Zubieta.

GORA
gora

____________
2004/08/28

Gimnasioa

AUZPERRI /
ESPINAL
- nafarroa -

AUZPERRI / ESPINAL
Orreagara ere gonbidatu ziguten gure filma botatzera. Ilusio handia egiten zigun paraje haietara hurbiltzeak, bertan oinarritzen bait dira Eneko Aritzaren pasarteak.

Hamar lagun elkartu ginen bertara joateko. Hasera batean organizatzaileak jendearen erantzun ezaren beldur ziren, baina azkenean izugarrizko arrakasta izan genuen. Ehun lagun inguru, oso bizilagun gutxiko herritxo batean. Ederto.

Eta hoberena hemen ez zela guztia bukatu, ondoren Garraldako jaiak zirela eta hara joan ginen, bi taberna eta bi kontzertu. "Los Ratones Colorados", eta "Egan". Parranda earra. Ezin eskerrak eman gabe utzi Amaia eta bere familia, oso atsegin portatu baitziren gurekin

GORA
gora

____________
2004/07/24

Kultur Etxea

AZPEITIA
- gipuzkoa -

AZPEITIA - kultur etxea
Inguru honetara urbiltzen ginen bigarren aldia, Azkoitin egon eta gero.

Egia esan oso gustora ibili ginen, herriko plazako arkupe azpian izan zen emanaldia, jende asko agertu zelarik. Tartean alaitsu zebiltzan neskatxa batzuk kontuan hartuta, ezin esan saio txarra izan zenik. Eskerrik asko, Azpeiti.

GORA
gora
____________
2004/06/9

--
AMAROTZ
- gipuzkoa -
AMAROTZ
Antzerki talde batek antolatuta joan ginen hiru lagun.

Ez zen jende gehiegi agertu, baino ongi egon zen laburraren ondoren "Hay motivo" labur dokumentala ikusteko aukera izan bait genuen.

GORA
gora
____________
2004/05/12

Herriko plaza
AZKOITIA
- gipuzkoa -
AZKOITIA - herriko plaza
Gora behera asko izan genituen Azkoitin. Proiektorea falta zela, gero ez zela entzuten, proiektore honek ez zigula balio, beste harek ere ez….

Azkenik lortu genuen botatzea, eta oso gustora irten zen jendea gainera. Eskerrik asko, Txanpa.

GORA
gora
____________
2004/04/22

Kultur Etxea
ZIZURKIL
- gipuzkoa -

ZIZURKIL - kultur etxea
Haserako emanldietako bat izan zen, giro goxoan ibili ginen, eta egia esan hau eskertu behar da, amaiera aldera, kreditoetan, CD-a saltatzen hasi baitzen. Hala ere gure teknikariek segituan konpondu zuten arazoa. Eskerrik asko Zizurkil

GORA
gora
____________
2004/04/12

Gazte Topagunea

ITSASONDO
- gipuzkoa -
ITSASONDO - gazte topagunea
Jesukristoren ilusioa egiten zigun topagunean gure filma botatzeko aukera izatea, gure ideia eta borrokarekin bat bait dator topagunea.

Hau dela eta taldeko asko gerturatu ginen bertara eta egun ederra igaro genuen, Urbasan eginiko irteera zoragarriaren ondoren. Egia esan gehienak resaka dezenterekin joan ginen, aurreko egunean parranda ederra bota bait genuen Itsasondon bertan.

Emanaldia eta hitzaldia bikain egon ziren, ikusleari asko gustatu zitzaiolarik.

GORA
gora
____________
2004/04/7

Herri zinema
LEGORRETA
- gipuzkoa -
LEGORRETA - herri zinema
Ostegunetan herri xarmant honetan egin ohi den zine emanaldien barruan bota genuen laburmetraia, herriko zineman.

Berrogehi bat lagun bildu ziren, eta gustura ibili ginen.

GORA
gora
____________
2004/03/19

Zinema
ERMUA
- bizkaia -
ERMUA - laburmetrai topagunea
Bertako zinemaldiaren barruan gure laburmetraia bota genuen, Lekeitioko lehiaketako laburmetrai irabazlea ere han izan zen, eta gu, gonbidatu gisa joan ginen.

Jende asko bildu zen, Euskal Herriko hainbat film ikusteko aukera jarri baitzuten.

GORA
gora
____________
2004/01/29

Kultur Etxea
BERMEO

- bizkaia -
BERMEO - kultur etxea
Gipuzkoatik et gure taldeak botatako lehen emanaldia izan zen.

Bidaia gogorra izan arren gero ongi atera zen guztia. Gainera afari eder batetara gonbidatu ziguten, razio platertxoekin jan bait genuen

GORA
gora
HAUSPOA - IBARRA
2004/I/10

Polikiroldegia
IBARRA
- gipuzkoa -
IBARRA
hauspoa
ren gabonetako jaialdia
Ibarrako hainbat taldek bi urtez behin urtarrilean egin ohi duen ikuskizunaren barruan eskeini genuen laburmetraiaren emanaldia.

Haseratik koroak, musika, Alurr dantza taldea, eta beste makina bat kultur saio izan ziren, amaieran gure filma izan zen ikusgai. 600 pertsonatik gora.

GORA
gora
____________
2003/11/27

Gaztetxea
IBARRA
- gipuzkoa -
IBARRA - gaztetxea
Gutako askoren bizilekuan eman genuen lehen aldia izan zen, eta oso gustora egon ginen gainera.

Filmeko partaide asko hurbildu zen ikustera eta barre algarak ez ziren falta izan, agertzen zen oro ezaguna baitzen.

Bestalde eskerrak eman beharrean gaude Ibarrako Gaztetxeari, behin baino gehiagotan proiektorea utzi batigute, eta beti laguntzeko prest agertu baitira.

GORA
gora
____________
2003/11/20

Gimnasioa
IKAZTEGIETA
- gipuzkoa -
IKAZTEGIETA - polikiroldegia
Han joan ginen, Ikaztegietara. Gure taldekide diren hainbat lagunen sorterria.

Egun ederra benetan, ehundik gora ikusle eta barre ugari tarte askotan, batez ere bakoitzak bere burua ikustean.

Korto emanalditik Orendainera joan ginen, nola ez, afari eder bat egitera eta bide batez gure laburmetraiko hainbat toma faltsu ikustera. Azkenik Alegin bukatu genuen, Ixkina tabernatik ezin atera. Eskerrik asko, Ikaztegieta.

GORA
gora
____________
2003/11/07

Leidor zinema
TOLOSA
- gipuzkoa -
TOLOSA - LEIDOR ZINEMA
ESTREINALDI MUNDIALA

Euskal Herriko lehen estreinaldia aditu askoren ustez.

Bertan bildu ziren mila eta berrehun pertsonatik gora, eta beste asko sarrerarik gabe geratu ziren.

Arratsaldeko zortziretan zen emanaldia, eta han agertu ginen filmeko hogeitabost bat lagun, izugarrizko limusina batean, batzuek ardi larruez eta makilez horniturik eta besteak armadura eta ezpata soinean zutelarik. Alfonbra gorria, txalpartaz sarrera eginda, ondoren bertso pare bat, alboka, irrintziak, adarra.... eta txalo zaparrada ikaragarria.

Amaitutakoan Usabal sagardotegian afari bat egin genuen filmean parte hartu genuen guztiok, giro bikainarekin lagunduz.

Jarraian Ibarrako Gaztetxea "okupatu" genuen. Bertan edari, bertso, eta trikitixarekin mundu guztia dantzan ibili zelarik.

Goizeko ordu txikietan moxkorkeriz eskua ireki zuenik ere izan zen. Ezer larririk ez, eta guztia, hitz batean... SINESTEZINA!!

GORA
gora

gora

EGIN KLIK
| 2005/02/22 | ENEKO ARITZAREN LAGUNAK Kultur Elkartea | Euskal Herria Kalea, 73 - bajua - 20400 Ibarra |