eusk

MUNDURAT HOSTING
Orain arte egindako lanak

Eneko Aritza (orreagako guda)
Euskal Herriko pasarte ezberdinetan oinarriturik dagoen historio bat da.
Alde batetik, Orreagako Gudua:

VIII mendean Euskal lurraldea etsai gogorrez inguraturik zegoen, bere burujabetza galtzeko arriskuan; Hegoaldean arabeak, ekialde zein mendebaldean bisigouduak eta iparraldean frankoak.
778. urtean, Carlo Magnok ia Europa mendebalde guztia bere menpe zuen. Hau zabaldu asmoz, arabeen esku zegoen hispania konkistatzera jo zuen.
Zaragozaruntz zihoaztela, Pirineoak zeharkatu eta Iruñako harresiak suntsitu zituzten Ebroko bailarara iritsi aurretik. Baina laster ziren bueltan helbururik lortu gabe.
Euskaldunak, amorruz beterik, Altabizkarko (Orreaga) gainan mendeku egarriz zain zeuden.
Orduan jaso zen gure herriaren historiako garaipenik haundiena.
Bestetik Eneko Aritza:

824. urtean, 46 urte beranduago, Eneko Aritza buru zutela euskaldunek frankotar armada guztiz menperatu zuten. Ondorioz, Eneko Aritza Iruñeako erreinuko lehen errege izendatua izan zen.
Eta azkenik Jauntxoak:

Hala ere, etsaiek Nafarroako erreinua menperatu ondoren lurralde ezberninetan zatitu zuten. Iparraldean frantsesak eta hegoaldean espainiarrak nagusitu ziren. Menperatutako lurraldeak gobernatzeko bertako jauntxoekin tratua egin zuten, hauek boterearen truke herria saldu zutelarik, berriz ere.
Horrela egungo egoera garai hartako egoerarekin isladatu nahi izan dugu, eta bide batez, kontextu horretan gertatzen den hilketa bat ikertzera gonbidatzen zaituztegu.

Laburmetraiaz gain DVD batean bildu ditugu...

- LABURMETRAIA
+ ... "toma faltsuak"
+... "egileekin elkarrizketa"
+... "hiru historialarirekin elkarrizketa"

hau guztia DVD batean 8 eurogatik soilik.

ESKAERA EGIN!


gora

EGIN KLIK
| 2005/02/22 | ENEKO ARITZAREN LAGUNAK Kultur Elkartea | Euskal Herria Kalea, 73 - bajua - 20400 Ibarra |