Egilea, orkatz | data: 2007/urr/18
1.409. urtean, Pierre de Lancre inkisidore frantsesa, parlamentuak izendatua Lapurdira iritsi zen.
Bertan, historialariek ero baten azio gisa hartu dutena 2000 bat euskaldun auzipetu zituen, eta 600 bat erre. Inkisidoreak tortura, mehatxua eta beldurra erabiltzen zuen bere nahiak lortzeko. Inkisidore hura Urtubia jauntxoak ekarri arazi zuen Lapurdia, interes ekonomikoen bila euskaldunoi eta bere moduko herritarrei beldurra sartu nahian.
Ia 600 urte ondoren, historia errepikatu da. Garzon inkisidorea, espainiar inkisidore famatuen antzera, Torkemadaren antzera etorri da Euskal Herrira. Lankre berak ere goraipatuko luken moduan herritarrei beldurra sartu die berak sorturiko Sorginen kondaira eta muntaien bidez.
Garzon inkisidoreak jada berdindu ditu bere lehiakide den Lankreren emaitzak: 2000 auzipeturik gora, 2000 torturatutik gora, bahituak eta erretzera kondenatu beharrean beraien familia eta lagunak errepideetan kilometroen bidez beraien bizitza ematera bultzatzen ditu; presoen eskubide bakarra erretzea edo gaixotasunak hiltzea dela argudiatuz.
Eneko Aritzaren Lagunak zinemagintza eta kultur elkarteko bi kide (Gufi eta Aner) bahitu zituen beste lau lagunekin batera, Garzon inkisidoreak atzo gauean. Bahitu dituzte, torturatu ahal dituzte, Lankreren moduan inkisidoreak berak entzun nahi duena sinatu arte, besterik ez baitute nahi. Euskal Herriko gazte dinamikoak, kulturgintza herrikoian lanean jotafuego dabiltzanak anulatu, bahitu, torturatu eta desegin.
Eneko Aritzaren Lagunak zinemagintza eta kultur elkarteak Garzon inkisidoreari sei bahituak aska ditzatela eskatzen diegu.
Euskal Herritarroi dei egiten diegu duela 600 urte gertatu zenaz ikasiz berriz inkisidoreen lanak gure lanarekin gera ditzagun.
Erantzunik ez »