eusk

MUNDURAT HOSTING
Berriak: grabaketak, bilerak, emanaldiak,...

Gidoia eskuragai
Aldaketa batzuk eginda gidoia zintzilikatu dugu

2004/08/30 - 09:16

Hasera batean jarrita genuen gidoiari aldaketak egin dizkiogu eta behin-behineko gidoia eskuragai duzue "proiektuak" ataleko lapurdi 1609 izeneko orrian.

GIDOIA DESKARGATU

GIDOIA IKUSI


gora

Prentsa errekorte berriak
Tolosaldeko hitza-n argitaratu dute artikulu bat

2004/07/21 - 18.12

Gaurko hitzako alean grabatzen ari garen LABOURD 1609 luzemetraiaren inguruko artikulu bat argitaratu dute eta "prentsa" atalean jarri dugu.

[ egin klik ikusteko ]

Bestalde, deskantsu txiki bat hartuko dugula ere esan behar dugu, abuztuan ez dugu grabaketarik egingo eta irailean denok itzuliko gara erabat indarberrituta filmaketei ekiteko asmoz.

Beraz ondo pasa udara eta irailean izango dugu elkarren berri.

JTS!


gora

Aldaketak plangintzan
Grabaketen datak aldatu ditugu

2004/07/07 - 09:14

Asteburu honetarako (uztailak 8-9-10) grabaketak bertan behera gelditzen dira.

Hurrengo asteburuan jarraituko dugu grabaketekin eta Algortan izango gara horretarako, beraz DENOK ALGORTARA!!

Inork informazio gehiago behar badu hauen inguruan produkzioa@enekoaritzarenlagunak.net helbidera idazteko.

ONDO PASA SANFERMIÑAK!!

JTS!


gora

Guk ere badugu PLANA!
Uztailerako plangintza aurkezten dugu

2004/06/22 - 09:17

Uztailerako grabaketen plangintza bat osatu dugu. Bertan zein eszena eta noiz grabatzen den adierazten dugu, baita ere beharrezko material eta pertsonaiak. Gidoia ere zintzilikatu dugu.

PLANGINTZA
IKUSI
PLANGINTZA
JAITSI

gora


Ostiral honetan bilera
Ostiralean, hilak 10, hitzordua egin dugu

2004/06/08 - 18:33

Arratsaldeko 8etan Josun Tabernan (Denak taberna) gelditu gara asteburu honetako gorabeheretaz hitzegiteko.

Asteburu honetan grabaketak ditugu eta larunbatean, hilak 11, goizeko 8etan Ibarrako plazan gelditu gera, grabaketetara abiatzeko.


gora

...grabatu...grabatu...grabatu...
bigarren grabazioak datoz
2004/06/02 - 10:27

Hurrengo grabaketa Ekainaren 11 eta 12-an da.

Bertan egingo dugunaren inguruan, eta nola eta noiz egingo dugun, ositiral hontan, hilak 3 bilera garrantzitsuan hitzegingo dugu.

Beti bezela, tolosako Denak tabernan izango da arrats 8tan.

gora

Hasi gara grabaketekin
Aste honetako grabaketak luze, baina ederki joan dira
2004/05/26 - 17:16

Larunbatean Mirandaolako burdinolan aritu ginen, eta eskerrik beroenak bertako langileei.

Eta igandean aldiz Iruñea inguruko zalditegi bateko zaldiekin grabatu genuen, Club hipico Labiano, hain zuzen. Egun luze, gogor eta ederra aldi berean.

Amaitzeko aipatu laster jarraituko dugula grabaketekin, eta aste honetan ere Denak tabernan geratuko garela iluntzeko 8-tan. Zuen presentzia eta laguntza ezinbestekoa zaigu.

Eongogatxik!!

JO TA SU!

gora

Grabaketak hastera doaz
Ostiral honetan, arratsaldeko 7-tan grabaketa aurreko bilera egingo dugu Tolosako Denak tabernan
2004/05/18 - 10:01

Larunbatean goizeko 7:45-tan geratu gara Mirandaolako
Burdinolara joateko, gure jolasa hastera doa!!

Eta igandean, Iruñeara joango gara, zaldiekin grabatzera, ijiiii!!

Aipatu behar, jantziekin arazotxo batzuk ditugula, eta lagundu nahi duen orok abarka eta artilezko galtzerdiak Denak tabernan utz ditzazkeela, barnean bakoitzaren izena ezarriz.

Eta noski, baliogarri izan daitekeen edozein arropa eskertuko dugu!

JO TA SU!

gora

Sari bat irabazi dugu!!!
Erandioko laburmetrai txapelketan izan da
2004/05/13 - 16:42

Erandion ospatu berri den laburmetrai txapelketan ikuslegoaren saria irabazi dugu. Mila esker gure alde egin dutenei!!

JO TA SU!

gora

Bilera garrantzitsua dator
Maiatzaren 21ean grabaketekin hasiko gara
2004/05/11 - 09:29

Ostiral honetan, maiatzak 13, arratsaldeko 7etan egin dugu hitzordua tolosako Denak Tabernan. (Josun taberna)

Jantzien asuntoa oraindik lotzeke dugu eta maiatzaren 21ean, hurrengo igandean, grabaketekin hasiko gera.

Gauza hauen inguruan hitzegiteko beraz, bilera ostiralean.

gora

Emanaldi berriak

Bi emanaldi berri ditugu datozen egunotako

2004/04/18 - 17:34

Lehenik apirilaren 22an arratsaldeko 19:30ean Egiako Gaztetxean emango dugu gure laburmetraia.

Bigarrenik maiatzaren 1ean arratsaldeko 18etan Arrasateko Gaztetxean izango dugu ikusgai Eneko Aritza (orreagako guda) laburmetraia.

gora

Bilera irekia ostiralean
Tolosako Denak tabernan izango da
2004/04/12 - 11:09

Lagunak, jantziak lortzeko genituen bideak zapuzten ari dira piskanaka, beraz, ezinbestekoa da bakoitza bere aldetik ahal duen guztia lortzen joatea, bestela zezenak harrapatuko gaittu!!

Hurrengo bilera potentea Apirilaren 15-ean izango da (ostirala), Denak tabernan arratsaldeko 7-tan. jada Maiatzean grabatzen hasteko guztia lotzen joan beharra dago.

Badaukagu espabilatzen hastea, eta ez dago aitzakirik!!!

Jo ta Su!!

gora

Du yu espik inglix?
Webgunearen ingelesezko bertsioa prestatzen ari gara
2004/03/31 - 11:32

Mundu-zabalera gure egitasmoen berri emateko asmoz, webgunearen ingelesezko bertsioa prestatzen ari gara.

Espero degu apirilaren erdialderako martxan izatea.

Ingelesezko bertsio hau Luis Cuerdok egin dizkigun itzulpenei esker izango da posible. Mila esker Luis!

gora

Grabaketak hastera doaz
Maiatzean hasiko gara LAPURDI 1609 luzemetraiaren grabaketa lanekin; oraindik arropak falta ditugu.
2004/03/22 - 09:43

Maiatzean grabatzen hasteko asmoa dugu, eta orain beharrezko gauzak 15 soldaduren jantziak, eta armak dira.

Garai hartako jende arruntaren arropak ere behar ditugu.

Norbaitek modurik badauka zerbait lortzeko jar dadila gurekin harremanetan.

gora

Bilera ireki eta zabala ostiralean
LAPURDI 1609 proiektu berriaren inguruan hitzegiteko bilduko gera. Ahal den jende guztia azaltzea komeni da
2004/03/16 - 11:44

Arratsaldeko 7etan egin dugu hitzordua tolosako DENAK tabernan.

Datorren hilabetean grabaketekin hasi nahi dugu eta oraindik hainbat eta hainbat gauza ditugu lotzeko. Beraz ahal baduzu eta interesa baldin badaukezu, azaldu zaitez bilerara.

Bestalde apirilaren 8-9-10 eko astebukaera horretarako irteera bat egitea pentsatu dugu Algortako peņarekin.

Hau denataz eta gehiagotaz ostiral honetan hilak 18, arrats 7etan Josun tabernan.

gora

Argazki berriak zintzilikatu ditugu
Eneko Aritza (orreagako guda)ren grabaketako eta estreinaldiko hainbat argazki gehitu ditugu "argazkiak" atalean.
2004/03/15 - 10:18

Pixkanaka-pixkanaka atalak sendotuz doaz eta honen erakusle bezela argazkiak atalean aurkituko dituzue jarri berriak ditugun argazkiak.

Argazkiak ikusi nahi badituzu egin klik hemen. [ ARGAZKIAK IKUSI ]

Oraindik ere gehiago jarriko ditugu, baina pazientzi pixka bat izan beharko duzue, eskaneatu, tuxukundu, etabar egin behar dira eta denbora pixkat kostatuko zaigu.

gora
EGIN KLIK
| 2005/02/22 | ENEKO ARITZAREN LAGUNAK Kultur Elkartea | Euskal Herria Kalea, 73 - bajua - 20400 Ibarra |